XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde hortatik ez da konpetentzian diferentziarik.

Aldiz, diferentziak ideien erreferentzia sistimetan egoten hasten dira.

Betidanik, erreferentzia sistimen arteko gerra eman da ideia fabrikatzaileen artean.

Baina, gaur egun horietariko anitz bere frogak iadanik eginak dituen erreferentzia sistima batetan kokatu ohi da.

Eta alde hortatik defentsa haundi bat du.

Honela, beren egitekoa ez da hainbat sistima berriak eratzea, aitzitik, betiko sistiman ametsaraziko duten nabardura berriak sortzea.

Baita gehiegi gastatu izan den sistimaren zenbait atal erreberritzea ere.

Halere, ideien sinesgarritasuna zailtasun haundiekiko eitea da.

Ekintza sozialaren gauzatzean bakarrik heltzen baita.

Honetan gizarteko erakundeetan errotzea lortua duten ideia sistimen abantaila haundia da.

Baina, erakunde horiek desilusioen, desagrabioen sortzaile direnez, beren sutegi ere badira.

Aldiz, Herri sistima baten subirania defentsa beharretan aurkiturik mugimendu sozial batetan gauzatzen delarik bere inguruko ideia emaitza ikusgarria gertatu ohi da.

Osin batetan pilaturik zeuden ahalmen guziak bat batean jali nahi baliren espresatzen dira.

OHARRAK(1) . (2) 445 orr. eta urrengoetan.